XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
37) GANEKOGORTAren zeharkaldia: 28km, 3or., desn.830m, Zaila, gainean joateko gai %92Zeharkaldi hau Euskal Herrian Mendiko Bizikletaz burutu daitekeen ederrenetarikoa dugu.
Arrigorriagako errepidean dagoen Uren Kontsorziotik abiatuz igoko gara Pagasarrira, ondoren balkoi moduko zeharbide batetik joango gara, Zolloko lakuaren gaikaldetik, xenda zoragarri eta oso errodagarri batetik (harkaitzetan dauden zenbait pasagune kenduta).
Igoeran gaindituko ditugun pasu delikatuak askozez interesgarriagoak izango dira jaitsierako zentzuan (ikus b eta d).
Behin Ganekogortako hegoaldeko gandorrera iritsiz gero, Kamaraka mendiaren gailurrera heltzea besterik ez zaigu faltako (oinez...) inguru osoko jaitsierarik ederrenetakoan behera abiatu baino lehen, Arrankudiagara heltzeko, 700 metro beherago.